Hizkera argia eta erraza

Hizkera argia eta erraza idazmolde erraz eta eraginkorra da, zeinak irakurleei adierazitakoa, idatziz zein ahoz, erraz ulertzea ahalbidetzen duen. Tradizioz, idatzizko komunikaziotzat hartua izan da, baina truke linguistikoa egon eta gizakion bizitzan eragin dezaketen egoeretan (adibidez, prozesu judizialetan), ahozko komunikazioak ere esku-hartze handia du.

Ingeles-eta frantses-hiztunen esparrua izan zen instituzio eta hiritarren arteko ahozko komunikazioaren arazoen lehen testuingurua. Erakunde publiko zein pribatuen (enpresen, unibertsitateen, epaitegien, eta abarren) erabakien ondorioz kaltetuak zirenentzat garrantzitsua zen informazioa argiagoa, irakurgarria edo “komunikagarria” egitea helburu zuten iniziatibek, nazioarteko mugimendu bat ekarri zuten, “plain language movement” izenekoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search